Konpartsa

larunbata, martxoa 11, 2017 Askapeña konpartsa 0 Comments


Bilboko jaiak 70. hamarkadako bukaeran sortu ziren EMKak egin zuen proposamenari esker eta Txomin Barullo konpartsa izan zen hortik sortutako lehen konpartsa. Denborarekin herritarrek jai herrikoi eta parte hartzaileetan hartzen zuen parte konpartsa desberdinei esker, kolorez eta ilusioz jantziz Bilboko sasoi hartako ingurugiro eta momentu ilunak. Denbora aurrera joan ahala herritarrek filosofia desberdinetako konpartsak hasi ziren sortzen; euskaltzaleak, auzokoak, ekologistak… eta 1991. urtean Bilboko lehen konpartsa internazionalista hasi zen martxan gogoz, ilusioz eta Euskal Herriak herrien arteko elkartasuna modu alaitsu, parrandazale, herrikoi eta parte-hartzailearen bitartez lantzeko asmoz, filosofia euskaldun, sozialista eta nola ez, internazionalistarekin. Horrela sortu genuen gure konpartsa.

Ordudanik, hainbat jai herrikoi eta parte hartzailetan hartu dugu parte; aratusteak, konpartsakide eguna, Tomas Deuna, “Bilbo Kantari”, Joan Deuna eta Bilboko Aste Nagusia beste egun eta ekimen batzuen artean. Guzti hauetan antolatu izan diren lehiaketa mota desberdinetako sari ugari lortu ditugu; herri kirol, gastronomiko eta bestelako jolas herrikoetan.

Guzti hau Bilboko Konpartsen Federakunde barrutik jorratu ditugu hasiera batetik beste konpartsa askorekin batera, gure ustez oso garrantzitsua da jai herrikoi eta parte hartzaileen izaera eta filosofia bermatzea Bilboko eremu kultural guztietan, horren helburuarekin sortu zen BKF eta horren apustu sutsua egiten dugu ASKAPEÑA Bilboko konpartsa internazionalistan ere, ez dugu ulertzen Bilboko jaiak eta eremu kulturalak BKF edota honek isladatzen duen filosofiarik gabe.

2004. urtean ASKAPEÑAri egokitu zitzaion Aste Nagusiko txupinera aukeratzea eta Begoña Benedicta konpartsa kidea izan zen konpartsako nikia alde batera utzi eta txupineraren jantzia hartu zuena.

Hasiera batean gure konpartsako nikia bi koloretan oinarritzen bazen ere, urdina eta berdea, gaur egunean eta aspaldidanik kolore berdeagatik bereizten zaigu. Hainbat alditan aldatu dugu nikiaren diseinua, baina 2011. urtean diseinuzko niki berriak sortu genituen konpartsako 20. urteurrena dela eta.

Bizi izan ditugun une latzenen artean 2015. urtean espainiako tribunal politikoek eskatutako ilegalizazioa izan da inolako zalantzarik gabe, nahiz eta horri ere aurre egitea lortu izan genuen.

Konpartsako txosna noizbait lekuz aldatu izan baden ere, ia beti egon da leku berdinean, Arriaga antzokiaren ondoan. 2005. urte arte mekanotubozko txosna jartzen bagenuen ere beste guztiak bezala, Konpartsa eta txosna eguneko eskaerei aurre egingo liokeen azpiegitura berritzaile baten atzetik ibili ginen, lanketa baten ondoren gaur egunean 30 metrotako karpa erraldoi bat erabiltzen dugu txosna jartzeko, Aste Nagusian aurki daiteken karparik handiena denez, KARPA GUNEA deitu genion gure guneari. Otxarkoaga auzoko Pa…Ya! konpartsarekin batera ekin zitzaion proiektuari eta hainbat urte eta gero 2016. urtean Pa...Ya!k espazio propioa hartzeko hautua zela eta "Munduko Jendea" konpartsa batu zitzaigun gunera.
 
Kokapena


Ikusi Askapeña konpartsa mapa handiago batean



Gure egutegia... Zurea!
Gure konpartsako ekitaldi eta ekintzen berri izan nahi? Ez galdu ezer! Gure google calendarreko egutegia zurea izan daiteke ere. Gehitu gure egutegia zure googleko egutegietan di-da batetan ondoko jarraibideei esker.

Zure google calendar aplikazioa abiarazi web arakatzailearen bitartez, joan zaitez "beste egutegiak" (ezkerraldeko behekaldean) atalera eta desplegablea zabaldu, ondoren "URL bidez gehitu" aukeratu.

Bertan agertzen den eremuan ondoko helbidea sartu eta onartzea baino ez duzu.

http://www.google.com/calendar/ical/appsadmin%40askakonpartsa.org/public/basic.ics

Aurrerantzean beti izango duzu aukera askapeña konpartsako egutegia eskura izateko, zure mugikorrean, ordenagailuan...


Harremana
Helbidea:
Askapeña Konpartsa Internazionalista
Zabalbide kalea 5, behea.
48006 Bilbo

e-posta:
askakonpartsa [abildua] gmail [punto] com