Iluntzean Farolin eta Zaranbolas epaiketa!

ostirala, otsaila 05, 2016 Manex Duo Larrauri 0 Comments


Aratusteetak ospatzen jarrizten dugu egunero nonai. Atzo gauean Zazpi Kaleetan antolatutako kale kontzertuen ostean, gaur iluntzean Farolin eta Zaranbolas epaiketa dugu. Aurten gainera bilboko Konpartsa guztiok egingo baitugu. Ez gara antzerkilari profesionalak baina ilusio handiz hartu dugu erronka! Aratusteak herritik eta herriarentzat egiteko erronka sutsua aldarrikatzeko asmoz!
Lan handia egiten ari gara, eta, zuok ere jaian parte hartzeko rol bat prestatu dizuegu, baina horretarako beharezkoa dugu hiritar guztiok Udaletxera hurbiltzea arratsaldeko 19:00etan.  Bertatik abiatuta atxiloturik eramango ditugu Farolin eta Zarambolas Plaza Barriraino hiritarrok hauek epaitzeko; hortaz, ZUON OHIUAK ETA ALGARAK BEHAR DITUGU!
ETORRI ZALANTZARIK GABE!


0 comentarios: