Asteburu koloretsua, eta, oraindik aratusteak ospatzen!

astelehena, otsaila 08, 2016 Manex Duo Larrauri 0 Comments

Aratuste koloretsua sortu dugu Bilboko kaleetan asteburu honetan, bai gure konpartsak, bai Bilboko konpartsek, baina batez ere, bertaratu izan diren ehundako herritarrek.

Aurten, ASKAPEÑAk, Irlandako Pazko Matxinada izan du gogoan, izan ere Irlandan 1916ko apirileanPazko AstelehenezErresuma Batua eta Britainiar Inperioaren agintearen aurka burutu zen matxinada bat izan zen. Matxinada hau, 1798ko Irlandako matxinada ezkeroztik errepublikarrek Irlandaren kontrola bereganatzeko egin zuten saiakera ezagunena bilakatu zen, bide batez Erresuma Batutik independentzia lortzeko helburu edo asmo garbiz.

Irlandar Anaitasun Errepublikarraren Gerra Kontseiluko zazpi kideek aurrez antolatuta, saiakera errepublikar iraultzaile hau 1916ko apirilaren 30an jazo zen, Patrick Pearse abokatua buru zuten Irlandar Boluntarioen zati batek (Irlandako Errepublikar Anaitasunaren adar armatua) eta James Connollyren Irlandar Armada Hiritarrak,Dublin hirian kokaleku garrantzitsuak hartu zituztenean, Irlandako Errepublika aldarrikatu zuten.

Gertaera hau, irlandar independentziaren prozesuko aldi erabakigarritzat hartzen da, halere irlandar nazionalismoa eta irlandar errepublikanismoaren barneko zatiketa ere ekarri zuen, garai hartan irlandar nazionalismo autonomistak Britainiar Koroaren menpeko autonomia mugatu bat onartu baitzuen, autonomi gobernuaren hirugarren Legean gauzatzen zelarik (Home Rule), 1914an onartua eta Lehen Mundu Gerra garaian ezeztatua izan zelarik; aldiz irlandar errepublikanismoa Irlandako Errepublika independiente baten aldekoa zen.



Matxinada sei egunetako etengabeko norgehiagoka eta borroken ondoren britainiar soldaduek guztiz zanpatua zuten, halere britainiar garaipen militarra izan arren, benetazko arrakasta edo garaipen morala matxinatuentzat izan zen, Irlandaren independentziaren auzia mundu mailara agerrarazi eta matxinatuek ordurarte zuten irlandar gehienen babesa lortzeaz gain Irlandako Independentzia Gerraren hastapena suposatu baitzuen.





Aratusteak ez dira bukatu oraindik!

gaur, ASTELEHENA 8 

12:30 Plaza Barriko karpa; Kontzertua familientzat: Bilboko Udalaren Banda, Patxi Gonzalezekin

17:00 - 20:00 Plaza Barriko karpa; Umeentzako puzgarriak, jolasak eta tailerrak


bihar, MARTITZENA 9 

19:30 Plaza Barriko karpa; Sardinaren hiletaren hasiera

20:00 Arriaga Plaza; Sardina erretzea 














0 comentarios: