Euskal internazionalismoak bere babesgunea sortu du

larunbata, urtarrila 30, 2016 Manex Duo Larrauri 0 Comments




Askapenako bost kide —Gabi Basañez, Unai Vazquez, Walter Wendelin, Dabid Soto eta Aritz Ganboa— epaitu zituzten joan den urrian Madrilen, eta haien aurkako seina urteko kartzelaz gain, Askapena legez kanporatzeko eskatua du fiskaltzak. Erabakiaren zain daude orain.
Iruñeko Kaldereria kalean agerraldia egin dute auzipetuek, Babesgunea ekinbidearen berri emateko. Babesgune horretan izango dira bostak aurrerantzean. Dozenaka lagun izan dira agerraldian bost auzipetuei babesa ematen, politika, kultura eta erakunde sozialetako ordezkariak; tartean, Bakartxo Ruiz EH Bilduko legebiltzarkidea, Patri Perales Iruñeko alkateordea eta Tere Saez eta Mikel Buil Ahal Dugu-ko parlamentariak.
Wendelinek ohartarazi du "berriz espetxera itzultzeko arriskuan" bizi direla auzipetuak, "lan politikoa eta elkartasun internazionalista egiteagatik".
Info +:
naiz     berria    topatu    askapena




0 comentarios: