Bukatu dira euskal internazionalismoaren aurkako epaiketa politikoak

asteazkena, azaroa 04, 2015 Manex Duo Larrauri 0 Comments

Abokatuek argudiatu dute ez dela ETArekiko loturarik frogatu eta Askapena desegiteak ez lukeela justifikaziorik. Epaiaren zain geratu dira





Ez da frogatu ETAk inoiz Askapena zuzendu duenik, ezta bost auzipetuek harekin inolako harremanik izan dutenik ere. Hala baieztatu du Amaia Izko abokatuak Askapenaren aurkako epaiketako azken egunean, eta absoluzioa eskatu du bost auzipetuentzat. Internazionalismoan egindako lanaz «harro» agertu dira Dabid Soto, Unai Vazquez, Walter Wendelin, Gabi Basañez eta Aritz Ganboa, epaimahaiari egindako azken hitzetan. Seina urteko espetxe-zigor eskaera gainean, epaiaren zain geratu dira bostak.


0 comentarios: