Zapatuan Euskal Internazionalismoaren aldeko manifestazioa Madrilen!

ostirala, urria 30, 2015 Manex Duo Larrauri 0 Comments

Libre Madrid plataformak antolatutako "No mas juicios politicos contra Euskal Herria" manifestazioan parte hartzeko deialdia lau haizetara jarraitzen du.
Audientzia Nazionalak Askapeña Konpartsa, Elkar Truke S.L., Herriak Aske S.L. eta Herriak Aske Kultur Elkarteen disoluzio eskaera bertan behera utzi badu ere atzoko egunean, ez da berdina gertatzen Askapena eta 5 auziperatu internazionalistekin: Walter, Gabi, Unai, Aritz eta David



Egun hauetan euskal internazionalismoa babesten duten hainbat kolektibok; LIBRE MADRID izenarekin, antolatutako ekimen desberdinak itxiko dute Larunbateko manifestazioak: arratsaldeko 6retan Atotxatik abiatu eta Sol plaza izango du helburu.

Euskal Herriko hainbat txokotatik antolatu baitira bai autobusak, bai autoak, eta, hainbat deialdi zabaldu dira estatuko txoko guztietatik babesa eta parte hartzea sustatzeko; herrialde Katalanak, Andaluzia, Gaztela, Galiza, Madril bera, baita, estatutik kanpo ere: Venezuela, Argentina, Italia, Mexiko, Eskozia, Sardinia, Korsika... zerrenda mugagabea da.

solidaritatetik konpomizora, internazionalismoa ez delako delitua, larunbat honetan euskal internazionalismoa, eta Euskal Herriaren aurkako epaiketa salatzera goaz Madrilera! Bai gu, eta, gure proiektuarekin bat datozen hainbat antolakunde, konpartsa, talde, elkarte eta pertsona!


jarraitu...

#askapenaaurrera     @askapena         #askapeñaaurrera       @askakonpartsa

0 comentarios: