Audientzia Nazionalak ASKAPEÑA KONPARTSAri

osteguna, urria 29, 2015 Manex Duo Larrauri 0 Comments

Audientzia Nazionalak Askapeña Konpartsa, Elkar Truke S.L., Herriak Aske S.L. eta Herriak Aske Kultur Elkarteen, disoluzio eskaria bertan behera utzi baitu gaur. Tamalez; ez du erabaki berdina hartu Askapena eta 5 auzipertu internazionaliztekin.



Urriaren 19an ekin zioten epaiketari, eta datorren astelehenean amaitzea espero da, defentsako abokatuen ondorioekin eta auzipetuen azken hitzarekin. Fiskalaren ustez, Askapena ETAren eta Batasunaren zuzendaritzapean dagoen egitura bat da, Euskal Herriko askapen mugimenduari "nazioarteko proiekzioa" emateko.
Instrukzio epailearen tesiak ia hitzez hitz errepikatu ditu fiskalak ondorioetan. Pablo Ruz epaileak agindu zuen 2010eko irailaren 28ko operazioa. Bi urtera ateratako autoan, Askapena "ETAren agindupeko egitura" zela esan zuen epaileak, eta harentzat "kanpoko babesak" lortzea, "elkartasun batzordeak" sortzea, Europako eta munduko gizarte foroetan aritzea eta brigadak antolatzea leporatu zien bost auzipetuei.
Seina urteko espetxe zigorraz gain, fiskalak 7.200 euroko isuna eta hamalau urteko inhabilitazioa eskatu du auzipetu bakoitzarentzat. Epaiketaren lehen egunean, akusatuek ukatu egin zuten ETAren aginduetara jardun zutela.
Madrilgo Librek eta Euskal Herriaren Lagunek antolatuta, manifestazioa egingo dute Espainiako hiriburuan larunbatean, Euskal Herriaren aurka epaiketa politiko gehiagorik ez lelopean.



0 comentarios: