Internazionalista eguna Aste nagusian

astelehena, abuztua 17, 2015 MrG 0 Comments

Aurtengo internazionalista eguna erabat ezberdina da, aurten 2010ean Askapenaren kontra egin zuten polizia operazioaren ostean —zortzi lagun atxilotu zituzten—, otsailean eman du ezagutzera fiskalak akusazio zehatza: seina urteko espetxe zigorra eskatu du Askapenako bost kiderentzat, eta legez kanpo uztea haren jarduna. Horrez gain, Bilboko Askapeña konpartsa, Herriak Aske eta Elkartruke elkarteak legez kanpo uzteko eta desegiteko eskatu du fiskalak.

Egoera horrenpean, prestatu dugu aurtengo Internazionalista Eguna abuztuaren 27an, beti bezala egun osoan egitarau oparoa eskainiko dugu nahiz eta aurtengo koiuntura ikusirik inoiz baino indar gehiago nahi dugu erakutsi, nola ez beti egiten dugun bezala, jai giroan eta inoiz baino irribarre handienarekin, hori baita gure jarduna eta lantresna.

Hauxe egitaraua:

  • 12:00. Udaletxe aurrean elkarretaratzea. (zabaldu deialdia mesedez)
  • 12:30. Kalejira Mekauen  konpartsatik Askapeña konpartsara.
  • 14:30. Herri bazkari erraldoia.
  • 17:00. Ekitaldi politikoa.
  • 18:00. Kalejira internazionalista Askapeña txosnatik abiatuta.
  • 20:30. Habana 537 taldearen kontzertua.
  • 23:00. Norte Apache taldearen kontzertua.



Egun honetako edozein galdera izan ezkero hurbildu gure txosnetara.

0 comentarios: