Gasteizen ere babesa jaso dugu; jai herrikoiak eta internazionalismoa aurrera!

astelehena, abuztua 17, 2015 Manex Duo Larrauri 0 Comments





Abuztuaren 9an, Gasteizeko Aste Nagusiaren azken egunean, Txosna gunean Askapena talde internazionalista eta Bilboko Askapeña Konpartsa internazionalista izan dira gonbidatuak bezala. Gasteiztarren elkartasun beroa jaso genuen, Audientzi Nazionalak auziperatuta gaituzten eukal internazionalistoi babesa eta elkartasuna erakusteaz gain, jai herrikoi eta parte hartzaileak zein euskal internazionalismoarekin konpromezua erakutsi dute.
Eguerdian giro ederra izan zen gazte karpan  antolatutako bazkari internazionalistan eta osteko kontzertuan, gauean, ordez, ekitaldi politikoa burutu baitzen. Askapeña eta Askapenako kideak oholtsan zeuden bitartean, bost auzieratuetako batek, Walterrek, irakurketa politikoa elarazi zuen bertaratutako ehundaka lagunei.

Internazionalismoa eta elkartasuna ez delako delitua... #HERRIAKLIBRE

0 comentarios: