Donostian ere elkartasunez BLAI..!!!!!!

astelehena, abuztua 17, 2015 Manex Duo Larrauri 0 Comments

Donostiako Piratek euren estilora elarazi nahi izan digute gureganako elkartasuna euren Aste Nagusian. Jai herrikoi eta parte-hartzaileak defendatzearren euren gunetxo batean izan gara protagonistak Askapeña konpartsakook. Gure estilora zabaldu baitgenuen lau haizetara Auzitegi Nazionalak aiziperatu izanaren arrazoiak; Lastako karpan antolatu baitzen kontzertu internazionalista La Jodedera taldearekin, edari internazionalista ere ez ziren faltatu. Piratek eta Askapeña konpartsak dantzan jarri genituen bertara hurbildutako guztiei.
Piratek bat-bateko ekitaldi xumetxo batean, piratarazi egin gintuzteen euren zapia jarriz konpartsako kide bakoitzari, euretariko bat bihurtuz: "Askapeña konpartsak epaitsea, Piratek ditugun baloreak epaitzea da; ez zaudete bakarrik auzi honetan".

Gora Donostiako Piratak!!!

Eman dizkizuegun indarrekin Auzitegi Nazionala abordatzera goaz!!!

#HERRIAKLIBRE     #ASKAPEÑAAURRERA

Klikatu hemen piraten bideoa ikusteko





0 comentarios: