Aste Nagusiko muntaiarekin hasi gara!!!!!

astelehena, abuztua 17, 2015 Manex Duo Larrauri 0 Comments








Badator Bilboko Aste Nagusia!!!! Badator Mari Jaia!!! Bederatzi egunetako parranda ez denez berez antolatzen, Igande honetan hasi baikara gure txosnaren muntaiarekin. Aurten gainera, urte berezia da guretzako, Askapeña Konpartsa internazionalista auzieratua egoteak guztiz baldintzatu nahi badute ere batzuek, ikusi dezakezuen moduan, guk geurearekin jarraitzen dugu, jai herriko eta parte hartzaileak antolatzeko asmoarekin: antolatu, eztabaidatu, landu, pentsatu... esaera zaharrak dinoen moduan; ezina, ekinez egina, eta beti, gure betiko nahia eta gogoa ez galtzeko, Bilboko jaietan herritarrek giro internazionalista batetaz gozatzeko, dantzatzeko, ilusionatzeko, elkar banatzeko eta partekatzeko.

Hemen gaude! Hasi gara! Bagatoz! 

Peña... Peña... Peña... ASKAPEÑAAAAA!!!!!!!!!!

#HERRIAKLIBRE          #ASKAPEÑAAURRERA

0 comentarios: