Askapeñaren kontrako epaiketa urriaren 19an hasiko da

ostirala, ekaina 26, 2015 MrG 0 Comments


Argazkia apirilaten 25ean Zarautzen, Euskal Herriko zein nazioarteko babesa jasotzeko buruturiko ekitaldi politikoa

Unai, Gabi, Aritz, David eta Walter militante internazionalisten eta Askapena, Askapeña konpartsa, Herriak Aske eta Elkar Truke elkarteen aurkako epaiketaren hasiera data urriaren 19rako ezarri du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Eraso horren aurrean, Euskal Herriko eragile eta mugimendu ezberdinetako kideekin batera, epaiketa politiko berri hau salatu eta eta elkarrekin, internazionalista bezala, herri bezala erantzun sendo bat emateko abian jarriko den Herriak Libre dinamika aurkeztuko du Askapenak datorren uztailaren 4ean, Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan burutuko den agerraldian. 

Ezin da inolaz ere onartu epaiketa politiko berri hau, Espainiar Estatua ez delako inor euskal internazionalismoa epaitzeko. Euskal Herria bere izaera internazionalista dela eta da Espainiar Estatua epaitu beharko lukeena bere izaera inperialista dela eta. Horregatik, Herriak Libre dinamikaren bitartez Euskal Herrian zehar herri epaiketak burutuko ditu askapenak Espainiar Estatuaren izaera inperialista agerian utziz. Adierazitako epaiketa guzti horiek sententzia bakarrean batuko ditu Askapenak Herri sententzia bat eratuz.

0 comentarios: