Estatuen gordinkeria ate joka!

astelehena, iraila 30, 2013 Askapeña konpartsa 0 Comments


Audientzia Nazionalaren aginduz Herriraren aurka egindako sarekadaren ondoren, Askapenak honakoa jakinarazi nahi du:

Beste behin ere estatuen gordinkeria ate joka izan dugu. Beste behin ere atxiloketak, miaketak eta sufrimenduaren luzapenak. Izan ere, herri honek gatazkaren konponbidean pausuak eman ahala estatuek ez dute gatazkaren oinarria bera ukatu eta errepresioaren bidean jarraitu besterik egiten.


Atxilotu eta euren gertukoei elkartasunik beroena adieraztearekin batera, Askapenak dei egiten dio euskal jendarteari mobilizazioetan parte har dezaten. Honela, estatu espainiarrari argi eta garbi utziz, herri dinakima eta herri mugimenduaren aurkako erasoen aurrean, aurrez aurre izango gaituztela, ez gaituztela bildurraren eta etsipenaren estrategia honetan murgilduko. Inoiz baino gehiago aurrera egiteko ordua da.


Atxilotuak askatu!
Herrira aurrera!

0 comentarios: