Sahara askatu! epaiketarik ez!

osteguna, urria 25, 2012 MrG 0 Comments

23 Saharar militante kideen kontra Marokok egin behar duen epaiketa politikoa salatzeko Bilboko Marokoko kontsul-etxearen aurrean izandako kontzentrazioan parte hartu genuen.

Sahararen aldeko banderak eta pankartak eskuan genituela epaiketa politikoa salatu genuen. Saléko kartzelan gatibu diren militante Sahararrak epaituak izango dira hurrengo egunetan eta beraiekiko elkartasuna adierazi genuen ere.

Salaketa burutzen genuen bitartean hainbat adierazpen egin genituen  "Sahara askatu", "Estado marroquí, Estado terrorista" eta "Este consulado está ensangrentado". Bertatik pasatzen zirenen arreta eta elkartasuna lortu genuen kotxeetako bozinazoak adierazle zirelarik.

Kontzentrazioaren audioa:
http://archive.org/details/SahararekinElkartasunaBilbon-aldarriak





0 comentarios: