Bilboko Konpartsok ikurrinari omenaldia egin diogu

ostirala, abuztua 24, 2012 Askapeña konpartsa 0 Comments

Urtero bezala Aste Nagusiaren baitan ikurrinari omenaldia egin zaio atzokoan konpartsen eskutik. Ekitaldira Marijaia, Txupinera eta Pregonera gerturatu dira eta ehunka lagunen begiradaren aurrean, Marijaiak bertsoa bota dio ikurrinari.


Arriagako plaza jendez bete da ikurrina goratzeko eta omentzeko orduan. 18:30ak aldera hasi da egitasmoa. Hasteko, Marijaiak bertso bat eskaini dio ikurrinari eta jarraian, Pregonera eta Txupinerak ikurrina mastan gora eraman dute. Hori gutxi balitz, konpartsa bakoitzeko kide bana bildu dira Agurra dantzatzeko puzgarri gorri, berde eta zuriekin eskuan eta dantzaldiaren amaieran zerura bota dituzte. Bertaratutako jendea txaloka hasi da “Ikurrina bai, espainola ez!” ohiuen artean.

Iturria: Bilboko Branka 

Argazki galeria

0 comentarios: