Bilboko Udala jai herrikoien kontra

ostirala, uztaila 20, 2012 MrG 0 Comments

Tamalez Bilboko Udalak jai herrikoi eta parte hartzaileen aurka daukan jarrera erasotzailea adierazi du askotan, oraingo honetan Bilboko Udalak astearte honetan SMS baten bidez jakinarazi izan nahi digu konpartsoi urtero legez burutzen dugun konpartsakide egunarentzako baimenik ez duela emango, beste inolako azalpenik gabe.

Horren ondorioz, BKF (Bilboko Konpartsen Federakundea) zuzenean jarri zen harremanetan Bilboko Udaleko arduradunekin hartutako erabakiaren zergatia jakiteko, hemen esandakoa; "Ez dugu Areatzan inork ezer antolatzea"

Zein eskubide du herritarrei horrelako ekitaldi parte-hartzaileari kalea ez erabiltzeko esateko? Horretaz gain iñolako lotsarik gabe BKF Areatzan duen ekimenaren helburua pribatua dela esan du.


Argi dago, PNVk Bilboko kaleak parte hartze herrikoiari debekatzea erabaki du.


Larria da benetan Bilboko Udaleko jarduna. Horren aurrean jakinarazi nahi dugu larunbateko KONPARTSAKIDE EGUNA aurrera darraiela eta antolatutako egitaraua mantentzen dugula. 

KALEA GUZTIONA DELAKO! KALEA HERRITARRONA DELAKO!





0 comentarios: