A-24 / BILBO AUZOLANEAN

asteartea, apirila 10, 2012 Askapeña konpartsa 0 Comments






AUZOLAN PROIEKTUA
Antolatuta dagoen herriak bere bilakaeran eragiteko gaitasuna du, bere
etorkizuna gidatzeko ahalmena. Herritarren autoantolakuntza funtsezkoa dugu
gure historiaren subjektua izateko. Gaur egun, aldiz, merkatu kapitalistak
eta administrazio publikoek euren logika merkantilistak eta normatibistak
ezartzen dituzte eta, ondorioz, gure bizimoduak gero eta merkantilizatuago
eta normatibizatuago daude. Zentzu horretan, gero eta nabarmenagoa da
kapitalaren eta bizitzaren arteko gatazka: akumulazioaren eta etekinaren
logika bateraezina da bizitzaren eta elkarren zaintzaren logikarekin. Egun
krisian dagoena ez da soilik ekonomia, zibilizazio modu oso bat da, munduan
egoteko eta bizitza ulertzeko modu bat: naturaren suntsiketan eta
jendartearen desartikulazioan oinarritzen den modernitate kapitalista eta
patriarkala. Herritarren autoantolakuntzak, auzolana eta herrigintzak, bere
logika propioetan autozentratuz (ez logika merkantilistak ezta
estatalistak), beste modu batez produzitu dezake jendartearen antolakuntza;
elkarbizitza soziala eta ingurune naturala errespetatuko duen modu batez,
bizitzaren birsortze-prozesuak zainduko dituen modu batez. Horrela izan da
historikoki eta horrela izan daiteke aurrerantzean ere. Auzolana,
herri-ekimena eta antolaketa modu komunitarioak, gure tradizioan dauden
elkarbizitza modu preliberalak eta prekapitalistak diren neurrian, modu
kritikoan aztertu behar ditugun argibide ugari eman ahal dizkigute.
Testuinguru horretan sortu zen Auzolan proiektua <
http://www.auzolan.info/>,
eta txoko askotan jadanik norbanako eta herri mugimenduek kosk egin diote
planteamenduari, Usurbil, Iruñerria...

ETA BILBON ZER?

A-24ean Bilboko Kafe Antzokian arratsaldeko 20:00etan burutuko dugun
solasaldian, "Auzolanaren kultura" liburuaren aurkezpena egin, Usurbilgo
esperientziaren nondik norakoak ezagutu eta Bilboko auzo eta errealitateei
so egin nahi diegu, auzolanaren lanabesa betidanik erabili baitugu. Nola
egin nahi diogu aurre sistemari? Zer egin dezakegu Bilbon? Horretarako batu
gara Bilboaldeko zenbait norbanako eta herri mugimenduak, zu bakarrik falta
zara... Elkar ezagutuko gara?

INFO GEHIAGO:

bilboauzolanean@gmail.com

Propaganda banatzea: A-16, 18:00etan Bilboko Konpartsetako egoitzan.
Bilboko lantaldearen hurrengo bilera: A-28, 10:30etan Bilboko Konpartsetako egoitzan.


Bilboko Konpartsen Federakundea.
Zabalbide 5, behea ezk. 48006. Bilbo.
Tlf. 946 791 306

0 comentarios: